logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Irudika sendotzen ari da nazioartean eta bere ilustrazio topaketaren hirugarren edizio honetan txoko bat eskainiko die editorialei eta literatur agenteei


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren hirugarren edizioa urriaren 24tik 26ra egingo da Gasteizko Artium museoan.

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 14a.- Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren hirugarren edizioa urriaren 24tik 26ra egingo da Gasteizko Artium museoan. Gaurko aurkezpena Arabako hiriburuko Artium Museoan egin da, eta proiektua antolatzen parte hartu duten hiru erakundeen ordezkariak ere izan dira bertan. Arabako Foru Aldundiaren izenean Kirola eta Kultura Saileko diputatu Ana del Val; Eusko Jaurlaritzaren izenean Kulturako sailburuorde Joxean Muñoz izan da; eta Gasteizko Udalaren izenean Felipe García, Biltzar eta Kultura zinegotzia. Ere bai Axier Urresti. Vital Fundazioako Zuzendari nagusia egon da gurekin. Erakundeetatik ekimenaren garrantzia nabarmendu dute, Gasteiz berriz ere erreferentzia izango den aldetik irudigintzaren munduan, Asociación Profesional de Ilustradores/as de Euskadi / Euskadiko Euskal Irudigileak elkartearen lehendakari Elisabeth Pérezek eta Estibaliz Zearsolo idazkariak azpimarratu duen bezala.

Aurten ere formatua 3 egunekoa izango da, baina bada nobedade bat: jardunaldi berezi bat egingo da editorialentzat eta literatur agenteentzat, horrelako profilei zuzendutako eduki espezifikoekin. Iazko arrakastaren ondoren, irekiera ekitaldia berriro eskainiko zaie Ilustrazioaren Sektore Paraleloei, Javier Mariscal, Lyona eta ABC Museoa bezalako gonbidatuekin. Mahai-inguru eta tailerretan landuko diren proiektuak Hego Korea, Argentina eta Erresuma Batutik helduko dira edo lotura bat izango dute herrialde horiekin.

Fichero adjunto

Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]