logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak arreta hurbilagoa eskainiko du Arabako toki erakundeek beren baliabideak ahalik eta gehien optimizatzeko


Ampliar

Lurralde Orekaren Sailak aholku emango die udalei, kontzejuei eta kuadrillei foru planen prozesuetan, eta orientabideak emango dizkie finantzaketa gehiago bilatzeko

Irma Basterrak hirugarren EEP bat iragarri du Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomorako. Harekin, amaitu egingo dira bitarteko azken postuak, “plantillaren egonkortasuna bermatuz”

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 14a. Arabako Foru Aldundiak gure lurraldeko toki erakundeetatik gero eta hurbilago egon nahi du. Horixe da, hain zuzen ere, Irma Basterra Lurralde Orekaren Saileko diputatuak gaur goizean Arabako Batzar Nagusietan iragarri duena. Bertan, bere sailaren lerro nagusiak azaldu ditu hasi berria dagoen legealdiari begira. “Gure helburua izango da hemengo udal, kontzeju eta kuadrillen beharrizanei era hurbilagoan eta estuagoan erantzuna ematea, eta haiekin guztiekin eta gobernantza honetako kide diren eragileekin elkarlanean jardutea, dauzkaten baliabideak ahalik eta gehien optimizatu ahal izateko", adierazi du.

Ildo horretan, diputatuak azaldu du lan horren zati handi bat hainbat aholkularitzaren bitartez egingo dela, esate baterako, finantzaketa bilatzeko. “Badaude beste finantza baliabide batzuk, gure toki erakundeek gaur egun erabiltzen ez dituztenak. Horrengatik, kuadrillek, LGEek, TGEek, GKEk eta AKEk, AFArekin batera, lan egin behar dugu dirubideen bilaketa bultzatzen, eta aholkularitza integrala eman erakunde horiekiko elkarlanean, nork bere jarduketa eremuaren barruan", adierazi du Basterrak. Gainera, bereziki azpimarratu du eredu arrakastatsuei jarraitu behar zaiela, hala nola foru planeko aholkularitza zerbitzua. Emandako lan kontratuak kudeatzeko orduko laguntza hori indartu egingo da, ahalik eta proiektu gehien aurrera joatea bermatzeko.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [LURRALDE OREKA]