logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak beste 200 egoitza plaza sortuko ditu adinekoentzat


Ampliar

Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak iragarri du bi ekipamendu sortuko direla Araban: egonaldi ertaineko zentro bat genero indarkeria jasan duten emakumeentzat eta beste zentro bat jokabide arazo larriak dituzten adingabeentzat

GOFEk berriz ere urtero egingo ditu enplegu publikorako eskaintzen deialdiak, bere plantillako bitartekoen kopurua murrizteko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 11. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak aurreikusi du, gizarte zerbitzuen arloan sortu diren eskaerei erantzuteko, legegintzaldi honetan egoitza plazen kopurua handitzea kolektibo hauentzat: adinekoak, desgaitasuna duten pertsonak, gaixotasun mentalen bat dutenak, baztertuta daudenak eta genero indarkeria jasan duten emakumeak. Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak jakinarazi du datozen lau urteetan adinekoentzako egoitza plaza gehiago sortuko direla, hain zuzen 200 ohe gutxienez.

Horixe azaldu du gaur goizean Arabako Batzar Nagusietan egin duen agerraldian, non azaldu baititu datozen lau urteetan bere sailak garatuko dituen ildo orokorrak. Gizarte Politiken Saileko titular berriak adierazi duenez, bere sailaren jardueraren ardatz nagusiak izango dira pertsonei arreta ematea eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) egitura modernizatzea, eraginkorra eta jasangarria izan dadin.

“Zorroztasun eta jasangarritasun irizpideek gidatuko dute kudeaketa, egoera eta proposamen berritzaileak sor ditzan; izan ere, baliabideak mugatuak dira, gero eta beharrizan gehiago atzematen da eta, betikoei, sortzen direnak gehitzen zaizkie. Oinarrizko zerbitzuek, gaur egun, arreta ematen diote orain arte gizarte zerbitzuekin inoiz hartu emanik izan ez duten eta inoiz zerbitzu horietara jo beharra izango zutenik pentsatu ere egin ez duten pertsonen kolektibo handi bati”, azaldu du Emilio Solak.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]