logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Del Valek iragarri du Kulturaren Plan Estrategiko “errealista, asmo handikoa eta partaidetzazkoa” egingo dela


Ampliar

“Kultura eragileak izango dira prozesuko elementu nagusiak”, adierazi du

Hartu dituen beste konpromisoetako batzuk dira Natura Zientzien Museoarentzat beste kokaleku bat aztertzea, GFErako komunikazio plana egitea eta eskola kirola indartzea

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 10a. - Gaur, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak iragarri du legegintzaldi honetan Kulturaren Plan Estrategiko berria egin eta abian jarriko dutela; plan “errealista, asmo handikoa eta partaidetzazkoa”, zeinean kultura eragileak “elementu nagusiak” izango baitira. Hartu dituen beste konpromisoetako batzuk dira Natura Zientzien Museoarentzat beste kokaleku bat aztertzea eta eskola kiroleko programa berrikusi eta hobetzea.

Del Valek gaur eman du horren berri Arabako Batzar Nagusietan. Izan ere, agerraldia egin du, datozen lau urteetan garatuko dituzten politikak azaltzeko, helburutzat hartuta “Araba sendotzea, honako hauek guztiak egiten dituen lurralde gisa: kultura babestu haren adierazpen guztietan eta herritar orori aukera eman kulturaz gozatzeko; kirola sustatu, aisialdiaren eta osasunaren elementu nagusitzat hartuta; eta gure gazteei aukera eman beren gaitasunak eta bizitza proiektua garatzeko”.

Kulturaren Plan Estrategiko berria egitea izango da legegintzaldiko erronka nagusietako bat. Diputatuak nabarmendu duenez, plana “Ez da izango gobernu baten plana; Arabarako, Arabako kulturarako eta herritarrentzako plana izango da. Lehenik eta behin, sailaren kultura programak eta politikak baino multzo zabalagoa hartu behar duelako barnean; eta, bigarrenik, xedetzat izan behar duelako legegintzaldi bat baino gehiagotarako balio izatea, aldaketa politikoen edo pertsona aldaketen mende egon gabe".

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA] [KIROLA] [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]