logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 294.000 euro bideratuko ditu gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako Argibide eguneko zentrora


Ampliar

Eta 66.000 euro bideratuko ditu Aiarako Kuadrillako ostatu programa batera. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak gaixotasun mentalak dituzten 2.300 pertsona baino gehiagori ematen die laguntza, bere baliabide eta zerbitzuen bitartez, eta 7,7 milioi euro bideratzen ditu horretara.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 10a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) –Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken Sailari atxikitako erakunde autonomoa– 294.000 euro bideratuko ditu gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako Argibide eguneko zentrora. Zentroa Aldundiarena da, baina Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak (Asafes) kudeatzen du, duela gutxi GOFEren Administrazio Kontseiluak onetsi zuen lankidetza hitzarmenaren bitartez.

Erakunde horrek, halaber, onespena eman dio Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartearekin (Asasam) lankidetza hitzarmena izenpetzeari, gaixotasun mentalen bat duten Aiarako Kuadrillako pertsonentzako ostatu programa baterako, zeinetara Arabako Foru Aldundiak 66.000 euro bideratuko baititu.

Aldundiak gaixotasun mentalak dituzten pertsonenentzako dituen gizarte baliabideen helburua da pertsona horien eta haien familien bizi kalitatea, ongizate pertsonala, hobetzea, alegia, aukera ematea pertsona horiek garapen pertsonala, autodeterminazioa, beste pertsona batzuekiko harremanak, gizarte inklusioa, eskubideak eta ongizate emozional, fisiko eta materiala izan dezaten.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]