logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak eta Udalak babestu eta balioan jarriko dituzte San Frantzisko komentuko gorpuzkiak


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Udalak Biktimen Oroitzapenezko Zentroaren ingurua eraberritzeko proiektua aldatuko du, espazio publikoan integratzen laguntzeko

Aldundiak hondarrak sendotuko ditu, eta erakusgai jartzeko modua landuko du

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 9a.- Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak hitzartu dute babestu egingo dituztela Biktimen Oroitzapenezko Zentroaren ingurua eraberritzeko lanetan aurkitutako San Frantzisko komentuaren hondarrak, eta haien balioa nabarmenduko dutela. Hondarrak lorategi itxurako gune batean integratuko dira, eta hiriaren historiaren lekuko publiko eta bizia bihurtuko dira.

Bi erakundeek zenbait aste eman dute aurkitutako hondarrak aztertu eta dokumentatzen, eta zona eraberritze proiektua eta horiek kontserbatzea bateratzeko formulak bilatzen. Horren ondorioz, xede hori lortzera bideratutako lankidetza-hitzarmena lotu dute, herritarrek beren iragana ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hitzartutakoaren arabera, Udalak Biktimen Oroitzapenezko Zentroaren ingurua eraberritzeko proiektua aldatuko du, aztarna arkeologikoak espazio publikoan integratzen laguntzeko. Zehazki, San Frantzisko komentuko atariaren zimenduak aurreikusita zegoen lorategi itxurako zona batean txertatuko dira, eta balio estetikoa duen lurzoru harriztatua gordeko da, eskailera mekanikoen eta igogailuaren ondoko itxaron gunean. Errekarriz egindako zoladura da, apaindura geometrikoa duena —sei lore-hostoz osatutako loreak eta zeramikazko markoa—, eta ibiltzeko maila baino gorago utziko da, hobeto identifikatu eta ikus dadin.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]