logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak euskara gizarte eta ekonomia arloetan sustatzeko baliabide katalogo bat aterako du


Ampliar

Foru erakundeak, argitalpenean, enpresentzako ziurtagiri eta dirulaguntzei buruzko informazioa biltzeaz gain beste hainbat baliabide erabilgarri ere biltzen ditu

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 9a. Arabako Foru Aldundiak arabarrei laguntza ematen jarraituko die euskara komunikazio hizkuntza bihur dadin gizarte eta ekonomia arloetan. Horretarako, foru erakundeak euskara gizarte eta ekonomia arloetan sustatzeko baliabide katalogo bat egin du. Argitalpen horretan, enpresa sektorearen esku dauden ziurtagiri, dirulaguntza eta halakoak biltzen dira, eta laster interesdun ororen eskura jarriko da.

Aldundiak modu horretan lortu nahi duena da euskalduntze prozesuan dauden enpresa guztiek jakin dezatela zein baliabide dauzkaten, eta, gainera, animatu nahi ditu oraindik prozesu hori abiatu ez duten enpresek bat egitera gero eta zabalduago dagoen joera horrekin.

Horiek horrela, katalogoan aurki daitezke euskara ezartzeagatik lor daitezkeen bi kalitate egiaztagirien azalpenak, zein erakundek ematen dituen eta zein den eskaera aurkezteko epea. Antzekoa gertatzen da dirulaguntza atalean, lurraldeko udalek, euskal erakundeek eta estatukoek eta Merkataritza Ganberak enpresen esku jarritako laguntzekin.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Katalogoa jaitsi ezazu

Áreas: [EUSKARA]