logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak aurre egingo dio klima aldaketaren desafioari 2050era arteko plan estrategiko handigura batekin


Ampliar

‘Klima Araba 2050’ izeneko Klima Ekintzarako Estrategiak Araban energia eredua eraldatzeko eta karbono gutxiko ekonomia baterantz aurre egiteko jarduketa esparrua finkatuko du, karbono igorpenak murrizteko helburuaz, eta arreta berezia emanez mugikortasunari eta hiri berroneratzeari

Josean Galerak iragarri du Arabako 25 herrik hobetuko dituztela ur arazketa eta saneamendua, eta beste 7k gutxienez ur hornikuntza hobetuko dutela

Hondakinen kudeaketa arduratsua izango da beste helburu estrategiko bat Ingurumen Sailarentzat, zeinak konpostatze instalazio berri bat eta tamaina handiko hondakinetarako instalazio berri bat bultzatuko baititu, baita edukiontzi horiko atalaren zabalagotzea ere

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 7a. “Garrantzi handiko eta aurrekaririk gabeko aldaketak behar ditugu klima aldaketari mugak jartzeko”. Horren biribil mintzatu da gaur goizen Josean Galera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua, Arabako klima ekintzarako plan handigura bat gertatzeko asmoa duela jakinarazi duelarik. ‘Klima Araba 2050’ estrategia lantzea izango da haren Sailaren helburuetako bat. Horrekin, saiatuko da Araban energia eredua eraldatzeko jarduketa esparru bat finkatzen, karbono igorpenak murrizteko helburuaz, eta arreta berezia emanez mugikortasunari eta hiri berroneratzeari

“Ikuspuntu politiko batetik eta erabaki politikoekin aurre egin behar zaio klima aldaketari”, esan du Galerak argi. Orobat, aurreratu du berotzearen aurkako Arabaren estrategia berria saiatuko dela Arabako udalen eta kuadrillen planak integratzen, eta belaunaldi arteko ikuspegia izango duela, arreta berezia emanez gazte taldeen ekarpenei. Alde horretatik, iragarri du neurriak hartuko direla energia ekoizpen %100 berriztagarria handitzeko, eta Arabako Lurralde Historikoko negutegi efektuko gasen inbentario bat egingo dela.

Halaber, Arabako foru erakundea bera ere aipatu du, “toki administrazio arduratsua, eredugarria eta erreferentziazkoa” izan behar baitu. Hala, gero eta gehiago kontuan hartuko dira energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak Aldundiaren beraren eraikinetan. Lurraldeko udal eremuari laguntzeko ere balioko du, Udalsarea 2030ekin koordinaturik, klima aldaketa moteltzen eta moldatzen laguntzen duten tresnak eta metodologiak eskaintzeko, tokiko eta zeharkako ikuspuntu batetik.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]