logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Larrialdietarako Arabako Funtsak 15.283 jarriko ditu Bolivian Amazonaseko suteak itzaltzeko


Ampliar

Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza sutearen aurka ari diren suhiltzaileak eta boluntarioak ekipoz eta materialez hornitzeko baliatuko da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 4a. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eratutako Larrialdietarako Arabako Funtsak 15.283 jarriko ditu Chiquitanía (Bolivia) eskualdean zenbait udalerritan sutearen aurka ari diren suhiltzaileei eta boluntarioei ekipoak eta materiala bidaltzeko.
Amazonaseko sute handi eta kontrolgabeek zenbait herrialderi eragiten diete: Brasil, Bolivia, Peru eta Paraguai. Bolivian bakarrik, 4 milioi hektarea hartu dituztela kalkulatu da.
Abuztutik ari da sua hedatzen, eta zona populatuetara ere iristen ari da. Oraingoz, mila pertsonatik gora zauritu dira, eta lau suhiltzaile boluntario hil. Bestetik, ez da komunitate indigena askoren berri.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]