logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gazteentzako Aterpetxeen Espainiako Sareak ingurumen arloko ekimenik onenaren saria eman die Arabako gazteentzako aterpetxeei


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Hain zuzen, atzo, Txinako ordezkaritza bat Zuhatzako aterpetxean izan zen, aztarna ekologikoa eta hondakinak murrizteko eta konposta egiteko duten eredua aztertzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 4a. - Gazteentzako Aterpetxeen Espainiako Sareak (REAJ) ingurumen arloko ekimen onenaren saria eman dio Arabako Gazteentzako Aterpetxeen Sareari, Alacanten egin den Hostelling International CEO Meeting eta Estatuko aterpetxeen zuzendarien XIII. topaketan, konposta egiteko eta karbono aztarna zein sukalde eta jantokietako hondakinak murrizteko gauzatzen duen proiektuagatik. Izan ere, urte gutxian, aterpetxeen jarduerak ingurumenean duen eragina nabarmen murriztea lortu dute.

Bereziki Barria eta Espejoko aterpetxeentzat da saria, nahiz eta proiektua Zuhatzakoan ere egiten duten. Ekimen hori Gazteria Zerbitzuak eta Ingurumen eta Hirigintza Sailak lankidetzan egindako proiektua da —sailak proiektua diseinatzen eta gauzatzen lagundu zuen—, eta orain saritu egin dute ekarri duen berrikuntzagatik eta lortzen ari den emaitza nabarmenengatik.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatu eta Gazteentzako Aterpetxeen Sarearen arduradunak adierazi duenez, “Proiektu hori gauzatzeak gure gazteekin sentsibilizazio lana egitea ere badakar; izan ere, utziko diegun mundua oinordetzan jasoko dute baina, horrez gain, orain haiek dira eskatzen ari zaizkigunak berandu izan aurretik bete ditzagula 2030 Agendako garapen jasangarriaren helburuak, eta Araba, zorionez, dagoeneko lanean ari da, eta hala dela aitortzen du sari horrek, zeina pozik hartzen eta eskertzen baitugu, baina ez lasaitzeko mezua ere helarazten digu”.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA] [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]