logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bihar hasiko dira Ondarearen Europako Jardunaldiak


Ampliar

“Artea eta aisialdia” izango dute goiburu, eta 10 jarduera baino gehiago egingo dira lurraldean zehar

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 04a.- Bihar, urriak 5, hasiko dira Ondarearen Europako Jardunaldiak. Aldundiak hirugarren urtez bat egingo du Europako Kontseiluaren ekimen honekin, herritarren artean ondarea, batez ere kultura ondarea, hedatzeko.

Aurten “Artea eta aisialdia” goiburua aukeratu da xede batekin, eta da nabarmentzea ondareak eta arteak aisialdi iturri gisa dauzkaten askotariko alderdiak; izan ere, gizakiari bere egunerako bizitzatik ihes egiteko aukera ematen diote, bai eta kulturaren zati bat bereganatzekoa ere, egile, jakitun, babesle eta protagonista bihurtuz. Edizio honetan, ondarearekin loturiko aisialdiaren osagai ukigarri eta ukiezinak aztertuko dira.

Horiek horrela, urrian zehar hamar jarduera baino gehiago egingo dira lurralde guztian zehar. Lehengoa, bihar, urriak 5, hasiko da, 12:00etan, Zalduondoko Lazarraga Kultura Zentroan, “Arabako Landa Inauteriak” izenburuarekin, eta hilaren 27an amaituko dira Añanan, Gatz Haraneko bisita gidatu batekin.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Programa jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA]