logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gonzalok inbertsio handiagoa egingo du teknologia berrietan, Ogasun “moderno eta abangoardiakoa” lortzeko

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Diputatua, Itziar Gonzalo
Ampliar

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Diputatua, Itziar Gonzalo

Jakinarazpen elektronikoa enpresentzat, Rentafacil digitalizatzea pixkanaka eta tresna informatiko berriak iruzurrari aurre egiteko; Ogasunak erronka teknologiko horiei helduko die agintaldi honetan, eta erakundearen sistema ekonomiko finantzarioa ere berrituko da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 4a. “Teknologia berriak gure aliatu estuak izan behar dira eta hala izango dira, Ogasun moderno eta abangoardiakoa lortzeko”. Hitz horiexekin azaldu du Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak bere sailak teknologia berrietan eta punta-puntako tresna informatikoetan inbertitzearen alde egin duen apustua.

Itziar Gonzalok gaur goizean agerraldia egin du Arabako Batzar Nagusietan, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak datorren legegintzaldirako ezarri dituen ildo estrategikoen berri emateko. Azaldu duenaren arabera, teknologia berrietan inbertitzea da helburu estrategikoetako bat, eta ildo horretan egingo diren ekintza batzuk aurreratu ditu.

Esate baterako, aipatu du jakinarazpen elektronikoa ezarriko dela, eta horri esker enpresekiko harremana hobetuko dela, papereko jakinarazpenak desagertu eta hartu emanak arinagoak eta eraginkorragoak izango baitira, eta datuen babesak ere berme handiagoa izango du. Arabako Ogasunak 2020ko lehen seihilekoan ezarri nahi du proiektu hori.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]