logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Retinosis Begisare eta Itxaropena, IV. Moda Desfile Solidarioaren protagonistak


Ampliar

Gorbea kaleko Dendarien Elkarteak eta Comercio Vitoriak antolatu du

Datorren larunbatean, hilak 5, izango da, Europa Jauregian

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 3a.- Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Gorbea kaleko Dendarien Elkarteak eta Comercio Vitoriak antolaturiko IV. Moda Desfile Solidarioa egingo da, datorren larunbatean, hilak 5, Retinosis Begisare eta Itxaropena Arabako elkarteen alde, zeinek lan egiten baitute erretinosi pigmentarioa eta ikusmen murriztua duten pertsonak gizarteratzeko.

Ekitaldiak Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailaren laguntza izango du.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak, Víctor Manuel Ibáñez Gorbea kaleko Dendarien Elkartearen lehendakari eta Comercio Vitoriaren ordezkariak, Erkuden Larrauri Retinosis Araba Begisare elkarteko lehendakariordeak eta Pedro González de Viñaspre Itxaropena elkarteko bozeramaileak gaur prentsaurrekoan aurkeztu dute ekimen hori, eta sentsibilizazio eta gizarteratze aldetik daukan osagaia nabarmendu dute.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [MERKATARITZA] [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]