logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak Gasteizko aireportuaren aldeko apustua handituko du, Araba erreferente logistikoa bihurtzeko duen estrategian


Ampliar

Pilar García de Salazar Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuak azaldu du “Arabako ehun produktiboaren lehiakortasuna hobetzeko” neurriak sustatuko dituela

Foru erakundeak plan estrategiko bat egingo du lurraldeko bizigune bakoitzaren errealitate zehatza ezagutarazteko eta ekiteko horrela modu integralean aurrean duen erronka demografikoari

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 3a. Pilar García de Salazar diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuak gaur goizean iragarri du Arabako Batzar Nagusietan Aldundiak Gasteizko aireportuaren aldeko apustua handituko duela, orain dela lau urte Araba erreferente logistikoa bihurtu nahi duen estrategiaren barruan. “Legegintzaldi honetan sustatuko dugu bidaiarien hegaldiak errekuperatzen lagundu digun eredua, horretarako sustatzeko zuzkidura handituz, eta lanean jarraituko dugu aurrera egiten aireportu inguruan VIAP enpresa parkea sortzean”, esan du diputatuak.

Izan ere, García de Salazarrek argi utzi du “logistika hobetzearen aldeko apustua gure jardunaren ardatza dela”. “Arlo honetan asmo onenak jarriko ditugu etapa honetan. Gure helburua argia da: Gasteiz ingurua bihurtu Penintsula Iberiarraren eta Europako kontinentearen arteko lotura Atlantikoaren aldean. Hiru jarduera estrategiko hauek dute lehentasuna: Arasur, terminal intermodala eta Gasteizko aireportua”.

Ildo horretan, diputatu nagusiordeak jakinarazi du konpromisoen dekalogo bat, besteak beste, hauek: Gasteiz eta Araba sustatu ardatz logistiko gisa 2020rako Euskadiko Garapen Logistikoko Estrategiaren barruan, bidaiaren terminala bultzatu eta hegazkinak aparkatzeko plataforma handitu; abian jarri hainbat ekimen enpresa eta proiektu logistiko berriak erakartzeko lurraldera; eta Bilboko portuarekin lotu trenbide bidez lotuz Bilbao-Miranda eta Gasteiz-Miranda lineak Subilla eta Langraiz artean.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA]