logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Luzatu egin da Gasteiz eta Laudioko enplegu anezketan izena emateko epea


Ampliar

Interesdunek urriaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak

Aurreko edizioetan, laneratze indizea % 60koa izan da

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 2a.- Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak hiru enplegu anezka abian jarriko dituzte udazkenean, Gasteizen (2) eta Laudion, langabetuei baliabide eraginkor bat eskaintzeko, lan bat aurkitzeko aukera hobetze aldera. Izena emateko epea astebetez luzatu da, eta, beraz, interesdunek urriaren 16ra arte izango dute aukera eskabideak aurkezteko.

Bi modutara eman daiteke izena doako programa horretan: online, enplegu anezken webgunearen bidez (https://lanzaderasdeempleo.es), edo aurrez aurre jarduera egingo den lekuetan, hau da, Gasteizko udalaren lokaletan (Ignacio Ellacuria Udal Ikastegia) eta Laudioko Arza eraikinean. Programan izena eman dezakete 18 eta 60 urte arteko langabetu guztiek.

Modu horretan, Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria Fundazioak berriz ere editatuko dute elkarren arteko lankidetza, programa honek aurreko hiru edizioetan lorturiko emaitzen ondoren. Lana aktiboki bilatzeko talde hauetan 200 arabarrek baino gehiagok parte hartu dute, 2016tik, eta haietatik ia % 60k besteren konturako lanpostu bat aurkitu dute, euren negozioa martxan jarri dute edo profesionaltasun ziurtagiriak egin dituzte lan praktika eta guzti.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [ENPLEGU SUSTAPENA]