logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Ogasunak dagoeneko itzuli ditu amatasun eta aitatasun atxikipenen % 97,5, Auzitegi Gorenaren epaia eta gero

Itziar Gonzalo osoko bileran
Ampliar

Itziar Gonzalo osoko bileran

Guztira, Ogasunak 21,7 milioi euro itzuli dizkie dagoeneko 2013tik prestazioa kobratu zuten 22.690 guraso arabarri

Gainerako itzulketak hilabete honetan bertan hasiko dira. Itzuli gabe zeuden batzuk, araubide desberdinetako zergadunek aurkeztu beharreko dokumentazioa falta zelako. Enplegatu publikoak, kooperatibistak edo gizarte aurreikuspeneko mutualitateek babestutako profesionalak ziren zergadun horiek

Epaia eman baino lehen errekurritu zuten pertsonek ere jaso ahalko dituzte atxikipenak, Arabako Batzar Nagusietan izapidetzeko hilaren 8an Gobernu Kontseiluak onetsiko duen foru arau bati esker

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 2a. Arabako Foru Ogasunak dagoeneko itzuli du 2013tik amatasun eta aitatasun prestazioak zirela eta ordaindutakoaren % 97,5. Zehazki, 22.690 guraso arabarrek jaso dute 958 euro, batez beste, hau da, 21,7 milioi guztira. “Prozesu eredugarria izan da”, azaldu du Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, itzulketa horien kudeaketa dela eta. Balorazio hori Arabako Batzar Nagusietako kontroleko lehenengo osoko bilkuran egin du, non azpimarratu duen, halaber, Arabakoa izan dela Ogasun bakarra zergadunei aukera ekonomiko onuragarriena eskaini diena.

Oraindik itzuli gabe daude enplegatu publiko, kooperatibista eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateak dituzten profesionalen kasuak. Era berean, iragarri du kasu horietan ordaindutakoa urrian bertan hasiko dela itzultzen. Azaldu duenez, ezin izan ziren itzulketa prozesu berean sartu, Ogasunak ez baititu beharrezko diren dokumentu zehatzak jakiteko zenbat ordaindu behar zaien, ordaintzaileak –erakundeak edo mutualitateak- oro har urtero ematen dutelako horren berri, zehaztu gabe zein kopuru dagokien amatasun eta aitatasun bajen hilei. Ondorioz, zergadunek falta den dokumentazioa bidali bezain laster, “ordainduko dugu hilabete honetan bertan”, azaldu du diputatuak, “kolektibo hori ez erabiltzeko hauteskunde ondorioetarako” eskatuz.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]