logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak ahal duen guztia egingo du Arabako Errioxa marka berreskuratzeko


Ampliar

Ramiro González diputatu nagusiak adierazi du foru erakundea lanean ari dela “arabarren eskuetan manten dadin eskualdearen ondarea den izen hori”, eta gogorarazi du aldundiak dagoeneko patenteei buruzko bi errekurtso irabazi dizkiola Errioxa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileari

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 2a. Arabako Foru Aldundiak bere eskuetan dagoen guztia egingo du ARABAKO ERRIOXA marka berreskuratzeko, Errioxa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak izen hori Patente eta Marken Europako Bulegoan erregistratu baitu. Horixe iragarri du Ramiro González diputatu nagusiak Arabako Batzar Nagusietan, eta nabarmendu du erakundea etengabe ari dela lanean “arabarren eskuetan mantentzeko eskualdearen ondarea den izen hori”.

Duela hilabete batzuk, Patente eta Marken Europako Bulegoak Arabako Errioxa legenda erregistratu zuen, Errioxaren logo bereizgarriari lotuta. Horri esker, Kontseilu Arautzaileak eskubide gehiago eskuratu zituen, duela ia 20 urte marka hori bera patenteen Espainiako bulegoan erregistratu zuenean lortu zituenez gain. Hortaz, Errioxako erakundeak izena erabil dezake, bere logoarekin batera, merchandising produktuetarako, alkoholik gabeko edarietarako (kafea, tea…) eta ardoa ez beste alkoholdun edari batzuetarako.

“Uste dugu ez aldundiak, ez eraginpeko beste euskal erakunde batzuek, ez eta oro har Arabako gizarteak ere, ez dutela ulertzen Errioxaren Kontseilu Arautzaileak eskubide hori beretu izana; iruditzen zaigu erakunde horrek ardoaren gaineko kontrol, sustapen eta salmenta eskumenen muga gainditu duela”, erantsi du. “Autonomia erkidego baten izena ezin du ez partikular batek ez beste erkidego batek erregistratu eta, era berean, ulertzen dugu hala izan beharko lukeela lurraldearen zati batekin ere. Uste dugu halako izen bat erabiltzeko eskubidea ezin zaiola inori esklusiboki eman, eta are gutxiago eskatutako produktuetarako”.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [Diputatu Nagusia]