logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek harrera egin die Araskiren ordezkariei

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 30a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Elena Ferreira Kabinete eta Komunikazioko zuzendariak harrera egin diete Araskiren ordezkariei gaur goizean; izan ere, asteburu honetan bertan hasiera eman die denboraldi berriari. Emakumeen saskibaloi talde arabarraren lehenengo bisitaldia izan da hura Iratxe Rodríguezek lehendakaritza hartu zuenetik, Livia Lópezen ostean.

Gasteizko taldearen ordezkariek azaldu dizkiote diputatu nagusiari zeintzuk diren 2019-2120 denboraldiko proiektuaren zehaztasunak, Euskal Kopa eta Bembibre taldeari irabazi eta gero lehenengo jardunaldian.

Ramiro Gonzálezek azpimarratu du oso harro dagoela lurraldean emakumeen kirolean erreferentea den taldea izateagatik bai eta genero berdintasunean aurrera egitean ezinbestekoa den erakundea ere. Halaber, diputatu nagusiak argi eta garbi utzi nahi izan du klubarekin duen konpromisoa, Arabako Foru Aldundiak urteak eta urteak baitaramatza taldeari laguntzen.
Áreas: [Diputatu Nagusia]