logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Nekazaritzaren helburuak dira sektorea gaztetu, klima aldaketara egokitu, produkzio arloa indartu eta errenta duinak sortzea


Ampliar

Nekazaritza Sailaren erronka nagusietako bat izango da Europako NPB - nekazaritzako politika bateratuaren erreformari aurre egitea 2020tik aurrera

Eduardo Aguinacoren apustu da produktu ekologikoen merkaturatzea antolatzea, haien errentagarritasuna handitzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 30a. Eduardo Aguinaco Nekazaritza Saileko foru diputatuak Arabako Batzar Nagusietan izan da gaur goizean Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak datozen lau urteetarako izango dituen helburuen berri emateko “Arabako abeltzaintza eta nekazaritza sektoreko baldintzak eta tresna transformatzaileak sortu eta garatu behar ditugu, gaztetze erronkei aurre egiteko, klima aldaketara egokitzeko, produkzio arloa indartzeko eta errenta duinak sortzeko”, esan du.

Aguinacok gogorarazi du aurreko legegintzaldian jarri zirela jada zenbait oinarri bide horretatik jotzeko; izan ere, 2012 eta 2015 urteen bitartean, 38 gazte sartu ziren eta 2016-2019 aldian, berriz, 103. “Gainera, 2015ean 171 onuradun eta 715.000 euro bideratu baziren nekazaritza ekologiko eta ingurumeneko laguntzetara, 2019an, 427 onuradun eta 2.435.000 euro izan dira, edo nekazaritzako azpiegituretan, 2018an 1.650.000 euro inbertitu baziren landa bideak konpontzeko, 2015ean 350.000 euro izan ziren”, azpimarratu du.

Ahalegin horiekin jarraitu ez ezik, Nekazaritza Sailak proiektu berriak ere izango ditu, gehienak nekazaritzako ustiategiak bideragarriak izan daitezen bermatzeko. “Sailean nekazaritza produktibo, lehiakor eta jasangarriaren alde egiten dugu, berrikuntzan oinarrituta”. “Gazteek ez dute nekazariak izan nahiko baldin eta ez badute duintasunez bizitzeko behar besteko etekin ekonomikorik lortzen. Posible da ekoiztea eta baliabide naturalak zaintzea, hala nola ura eta lurra, nekazaritzako jardunbide egokiak eta produkzio eraginkorragoak erabiltzen badira”, adierazi du Aguinacok.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [NEKAZARITZA]