logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak lehentasuna emango die segurtasunari eta mugikortasun jasangarriari, egingo dituen inbertsioetan


Ampliar

Arabako errepideetako zorua onik zaindu eta hobetzeko baliabideak bikoiztea aurreikusi du Javier Hurtadok

Foru garraio publikoa bultzatuko du, mugikortasuna bermatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 27a.- Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak lehentasuna emango die errepideetako segurtasuna hobetzeari eta mugikortasun jasangarria garatzeari, egingo dituen inbertsio proiektuetan. Irizpide horiek gauzatzeko, nabarmen gehituko dira bide sarea onik zaindu eta hobetzeko baliabideak eta bultzada sendoa emango zaio foru garraioari.

Javier Hurtado Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak gaur zehaztu ditu lehentasun horiek Arabako Batzar Nagusietan, legegintzaldi honetan bere erantzukizunpeko arloetan aurrera eramango dituen politikak azaltzeko egin duen agerraldian. Hurtadok nabarmendu du zeharkako bi ardatzek osatuko dituztela lehentasun horiek: “emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunak eta interes orokorraren alde egiteko erakundeen arteko lankidetzak eta leialtasunak”.

“Bi kontzeptuak, azpiegiturak eta garraioa, kontzeptu zabalago batean batu nahi ditugu, alegia, mugikortasun jasangarri eta seguruarenean, hartara politika aurrerakoiak diseina eta gara ditzagun, gizarteari eta ingurumenari begirakoak eta garaikideak, XXI. mendeko gizarte erronkei heltzeko”, azaldu du.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [BIDE AZPIEGITURAK] [MUGIKORTASUNA] [Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua]