logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Hiru ekoibilaldik emango dute ezagutzera Valderejoko, Izkiko eta Gorbeiako fruta arbolak berreskuratzeko proiektua


Ampliar

Aldundiko Ingurumen Saila lankidetzan ari da Euskal Herriko Hazien Sarearekin Arabako parke naturaletako fruta arbolen ondare genetikoa gordetzeko

Irailean eta urrian bisita gidatuak egingo dira, eta irisgarriak izango dira, mugikortasun mugatua duten pertsonek ere jardueran parte hartu ahal izan dezaten

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 26a. Landatutako biodibertsitatea Arabako parke naturalen historiaren zati da. Horregatik, Arabako Foru Aldundia, Euskal Herriko Hazien Sarearekin elkarlanean, Valderejoko, Izkiko eta Gorbeiako fruta arbolen ondare genetikoa babesten saiatzen ari da. Zeregin horretarako, oraindik zutik dauden antzinako fruta arbolak aurkitu behar dira, haien material begetatiboa gordetzeko. Hori guztia, ondoren, fruta arbolen haztegiak eta ortuak sortzeko eta herrietako biztanleek tokiko fruta barietateak erabili ahal izan ditzaten. Ekimenak, beraz, herritarren oroimena berreskuratu nahi du, ingurumen heziketarako baliabidea izan dadin.

Proiektu horren berri emateko, Aldundiko Ingurumen Sailak martxan jarri du bisita gidatuen programa, zeinak irisgarritasuna ere kontuan hartzen baitu. Ekoibilaldiak izeneko bisitetan parte hartzen duten pertsonek, beraz, esperientzia inklusiboa izango dute, eta lur orotako gurpil aulkiak izango dituzte eskuragarri, edozein mugikortasun arazori aurre egin ahal izateko.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]