logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak urtero egingo du EPErako deialdia, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko


Ampliar

Cristina González: “Ezgaitasun intelektuala duten pertsonentzako berariazko deialdia egingo dugu lehen aldiz”

Prestakuntza, kontratu mugagabeak eta lanik gabe dauden 45 urtetik gorako pertsonak dira enplegu programen lehentasunak

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 26a. Arabako Foru Aldundiak enplegu publikorako eskaintzarako deialdiak egingo ditu urtero legegintzaldi honetan, foru langileen egonkortasuna lortzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko. Berrikuntza bat izango da deialdi horietan: ezgaitasun intelektuala duten pertsonentzako berariazko deialdia egingo da lehen aldiz.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren foru diputatu Cristina Gonzalezek konpromiso hori hartu du gaur, Arabako Batzar Nagusietan egin duen agerpenean. Agerpen horretan, bere erantzukizunpeko arloetan hurrengo lau urteetan gauzatuko dituzten politikak azaldu ditu. Gonzalezek ziurtatu duenez, “politika horien lehentasuna kalitatezko enplegua izango da”.

“Kalitatezko enplegua izango da gure lehentasuna, oraindik ere milaka arabarrek lan egin nahi eta ezin dutelako eta, gainera, sortzen ari diren enpleguetako zenbait kaxkarrak direlako, bai egonkortasunari, bai soldatei dagokienez. Horregatik, kontratu mugagabeak sustatzeko programak eta prestakuntza eskaintza indartuko ditugu, arreta berezia jarriz emakumeengan eta 45 urtetik gorakoengan”, azaldu du.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]