logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Larrialdietarako Funtsak 29.860 euro bideratuko ditu uholde urek kaltetutako Ruandako familiei laguntzeko


Ampliar

Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzak balio izango du oinarrizko gauzak, teilatuetarako xaflak eta ur biltegiak emateko 60 familiari

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 25a. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatutako Arabako Larrialdietarako Funtsak 29.860 euro bideratuko ditu oinarrizko gauzak, besteak beste, koltxoiak, mantak eta esterak, emateko Ruandako Kamonyi barrutiko 60 familiari, zeinak urteko lehen seihilekoan izandako uholde urek eta uholdeek kaltetu baitituzte. Laguntza horri esker, familiak babesteko teilatuak egiteko xaflak ere emango zaizkie, bai eta ura bildu eta gordetzeko biltegiak ere.
Laguntza jasoko duten familiak zaurgarritasun egoera larrian daude, bost urtetik beherako haurrez eta heldu bakarraz osaturik baitaude.
Arabako Larrialdietarako Funtsaren laguntza Medicus Mundi erakundeak eskatu du. Erakunde horrek 25 urte daramatza Ruandan lanean, oinarrizko higienea eta saneamendua lortzeko proiektuetan eta oinarrizko osasun arreta ematen eta garapen sozioekonomikoan laguntzen. Arde Kubaho eta Ugama toki erakundeek banatuko dute laguntza. Medicus Mundik hainbat urte daramatza haiekin elkarlanean, ALFk eta beste hainbat euskal erakundek emandako diruarekin larrialdietan esku hartzen.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]