logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek baieztatu du Araban egiteke dauden proiektuei zorroztasunez, zuhurtziaz eta kudeaketa arduratsua eginez egingo dietela aurre


Ampliar

Diputatu nagusiak bere sailaren hurrengo lau urteetarako asmo nagusien berri eman du eta nabarmendu du genero berdintasuna, giza eskubideak eta memoria historikoa direla lehentasunak
Gobernu ireki eta gardena lortzea ere Ramiro Gonzalezen kabinetearen eginkizuna da eta, horretarako, Arabako herritarrekin harreman argia, sinplea, azkarra eta hurbilekoa izan nahi du

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 25a. Estatuko politika geldituta dagoen eta nazioarteko ekonomian ziurgabetasuna nagusi den garai honetan, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek adierazi duenez, “zuhurtzia handiz jokatu beharra dago eta kudeaketa egokia egiten jarraitu”. Horiek izango dira, hain zuzen, Arabako foru gobernu berriaren ezaugarriak hurrengo lau urteetarako. “Inbertituko dugu, baina euro bakoitza zertan inbertitu aztertuko dugu. Programa beteko dugu eta planteatutako proiektuei ekingo diegu eta hori guztia zorroztasun eta seriotasun handiz egiten jarraituko dugu. Laburbilduz, kudeaketa arduratsua egiten jarraituko dugu”.

Ramiro Gonzalez agertu da lehena Arabako Batzar Nagusietan, hasi berria den legegintzaldirako bere gobernu plana aurkezteko. Lau urte hauetan hiru erronka nagusi izango dira: enplegua, aldaketa demografikoa eta aldaketa klimatikoa. Diputatu nagusiaren arabera, Aldundia egoera ekonomikoaz eta enpleguaz arduratuko da bereziki, baina baita geroz eta gizarte zaharragoa izatea eragiten ari den aldaketa demografikoaz ere eta hark lurralde orekan duen eraginaz. Foru estrategiaren hirugarren lehentasuna aldaketa klimatikoa eta trantsizio energetikoa izango dira. Ziklo berri honetan, foru agintari nagusiak, gainera, hainbat zuzendaritza izango ditu zuzenean bere ardurapean: Berdintasuna eta Giza Eskubideak, Euskara eta Gobernu Irekia eta Arlo Estrategikoak.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [Diputatu Nagusia]