logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bide Azpiegituren Sailak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu Arabako errepideen segurtasunerako bi proiektu gakotan

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru diputatua, Javier Hurtado, eta Errepideen zuzendari orokorra, Javier Herrero, euren taldeekin
Ampliar

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru diputatua, Javier Hurtado, eta Errepideen zuzendari orokorra, Javier Herrero, euren taldeekin

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru diputatua, Javier Hurtado, eta Adifeko Kontserbazioaren eta Mantentzearen zuzendari orokorra, Angel Contreras
Ampliar

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru diputatua, Javier Hurtado, eta Adifeko Kontserbazioaren eta Mantentzearen zuzendari orokorra, Angel Contreras

Sustapen Ministerioari hitzarmen proposamen bat egin dio Armiñongo korapiloaren edukiera handitzeko

Adifek hitzematen du urrian hasiko dela izapideak egiten kontratatzeko Pobes eta Manzanosko trenbide pasaguneak kentzeko proiektuak idaztea

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 19a. Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Sailak Sustapen Ministerioarekin eta Adifekin batera adostu du aurrerapausoak ematea errepideen foru sareko segurtasuna modernizatu eta hobetzeko bi proiektu garrantzitsutan; hain zuzen ere, Armiñongo korapiloaren edukiera handitzea eta Pobes eta Manzanosen dauden trenbide pasaguneak kentzea.

Javier Hurtado Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak bilerak izan zituen atzo Madrilen Javier Herrero Errepideen zuzendari nagusiarekin eta Ángel Contreras Adif Trenbide Azpiegituren Administratzailearen Kontserbazio eta Mantentzearen zuzendari nagusiarekin, proiektu horien administrazio egoera aztertu eta haien izapidetzea azkartzeko.

Diputatuaren lanaldia bilera batekin hasi zen Sustapen Ministerioan. Xedea zen hitzarmen proposamena aurkeztea, Armiñongo korapiloan AP-1 bidesariko autobide zaharraren eta A-1 autobiaren lotura bideak handitzearen proiektua definitu eta gauzatzeko. Proiektu horrek behin betiko irtenbidea emango die gune horretan trafiko handia egotearen ondorioz sortzen diren pilaketa arazoei.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua]