logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak eta Arabako Batzar Nagusiek frankismoaren biktimak omendu dituzte

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 18a. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Batzar Nagusiek omenaldia egin diete gaur arratsaldean Gasteizen diktadura frankistak lurralde historikoan errepresaliatutako pertsona guztiei. Erakundeetako ordezkariek eta frankismoaren biktimek eta haien senideek hartu dute parte ekitaldi solemnean.

Arabako bi erakundeek urtero antolatzen dute ekitaldia, irailaren 18an, 1936. urteko egun horretan fusilatu baitzuten tropa frankistek Arabako Foru Aldundiko Kudeaketa Batzordeko lehendakaria zen Teodoro Olarte.

Omenaldi ekitaldian, Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria eta frankismoaren biktimen senideak buru zirela, bertaratuek lore eskaintza egin dute ‘In Memoriam’ monolitoaren aurrean, Probintzia plazako ‘Argi basoa’ eskultura multzoan. Ekitaldiari amaiera emateko, ‘Agur Jaunak’ jo du Arabako Foru Aldundiko txistulari bandak.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]