logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Prestakuntza-saioak kulturaren sektorea kezkatzen duten gaiak lantzeko

Egilea: Yone Estivariz.
Ampliar

Egilea: Yone Estivariz.

KulturAraba Bulegoak Topaketak prestakuntza programa berria abiarazi du, kultura eta sorkuntzaren sektoreari zuzendurik

Abendura arte antolatutako saioetan gai hauek landuko dira: dirulaguntzak eta kontratazio publikoa, fiskalitatea, publikoen garapena eta finantzaketa ereduak

Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a. Topaketak. Espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programa berriak. Azken hilabeteetan bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza da proposamena, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzeko asmoa dute lehenengo saioetan.

Zehazki, gai hauek landuko dituzte irailetik abendura bitartean programatu diren lau saioetan: eskuragarri dauden dirulaguntzak, fiskalitatearekin lotutako alderdiak, dauden finantzaketa-sistemen analisia eta publikoekiko lanaren inguruko hausnarketa. Gaian espezializatutako pertsona batek gidatuko du saio bakoitza, eta denen artean hausnartzeko tarte bat ere izango da.

Kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA]