logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru garraioa doakoa izango da irailaren 22an, Autorik gabeko Europako Eguna ospatzeko


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Javier Hurtado: “Garraio publikoaren erabilera sustatu nahi dugu norberaren autoa ordezkatzeko, eta garraio publikoa erabiltzen duten pertsonak saritu nahi ditugu”

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 16a. Autorik gabeko Europako Eguna ospatzeko, datorren igandean, irailaren 22a, doakoak izango dira bidaiari guztientzat garraio txartel hauek: Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako herri arteko autobus lineetakoak eta eskualdeko garraio zerbitzu berriaren lineetakoak. Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailaren eskumenekoak dira bi garraiobide horiek.

Neurriak mesede egingo die honako linea hauen erabiltzaileei: Araba Erdialdeko, Arabako Errioxako eta Aiarako emakidetako lineak (1.tik 16.era artekoak); Gasteiz, Miranda de Ebro eta Durango lotzen dituztenak (18. eta 19. lineak), eta eskualdeko garraioko linea guztiak.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatu Javier Hurtadok azaldu duenez, neurri horren bidez foru garraio publikoaren erabilera sustatu nahi da norberaren autoa ordezkatzeko, mugikortasun jasangarriaren alde Europan ezarritako politiken ildotik, bai eta herritarrei zerbitzua eta haren lineak ezagutarazi eta zerbitzuaren ohiko erabiltzaileak saritu ere.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [BIDE AZPIEGITURAK]