logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak 4,7 milioi bideratuko ditu desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat Apdemak kudeatzen duen etxebizitza zerbitzura


Ampliar

Guztira 90 pertsona bizi dira 11 etxebizitzatan, eta horietan beharrezko laguntza dute ahalik eta autonomia pertsonal handiena lortzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 16a. Arabako Foru Aldundiak 4,7 milioi euro bideratuko ditu desgaitasun intelektuala duten lurraldeko 90 pertsonari ostatua eta laguntza ematen dieten 11 etxebizitzaren zerbitzura eta pertsona horien autonomia sustatzen duten eta senideei atseden hartzeko aukera ematen dieten programetara.

Programako etxebizitzak titulartasun publikoko zerbitzua dira, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken Sailaren erakunde autonomoa den Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Desgaituen Arloaren mende daude, eta Apdema elkartearekin izenpetutako hitzarmenaren bidez kudeatzen dira.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]