logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

% 1,4 egin du gora Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa metatuak abuztura bitartean


Ampliar

Abuztuan guztirako dirubilketa metatua 1.494 milioi euro izan da, hau da, iaz epe horretan bertan baino 21 milioi gehiago

Partekatu berria
Abuztura bitartean, Araban, tributuen dirubilketak % 1,4 egin du gora iazkoaren aldean, eta 1.494 milioi euro batu dira. Beraz, dirubilketak neurrizko hazkundeari eusten dio, eta, hilabete honetara arte, 21 milioi bildu dira iazko aldi berean baino.

Hilabete honetan nabarmentzekoa da sozietateen gaineko zergaren joera (+% 2,8), Foru Ogasunak abuztuan kontabilizatzen baititu Arabako araudiaren arabera zergak ordaintzen dituzten enpresen diru sarrerak. PFEZek, berriz, balore negatiboak ematen ditu (-% 3), batez ere amatasun eta aitatasun prestazioen itzulketagatik (hori dela eta, Ogasunak 19 milioi itzuli du aurten). Bestetik, goranzko joerarekin jarraitzen du BEZaren dirubilketak (+ % 1,4), eta kontsumo mailei eusten zaiela erakusten du horrek.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]