logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araba Kantan jaialdiak Arabako 25 herritara eramango du abesbatzako musika bihartik aurrera


Ampliar

Kuadrilla guztietan izango da azaroaren 23ra arte

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 13a. Araba Kantan jaialdia bihar, larunbata, hasita eta azaroaren 23ra arte, abesbatza musika eramango du lurralde historikoko eskualde guztietako 25 herritara. Sarrera doakoa izango da, aurrekoetan bezala, edukiera bete arte.

Araba Kantan, Arabako Abesbatzen Federazioaren lankidetzarekin antolatu da, eta bihar, larunbata, hasiko da Komunioin (Lantaron, Añanako Kuadrilla) Andere abesbatzaren kontzertuarekin 19:00etan; igandean Duran (Arratzua-Ubarrundia, Gorbeialdeko Kuadrilla) jarraituko du Manuel Iradier abesbatzarekin 12:00etan.

Programak hurrengo asteburuetan jarraituko du azaroaren 23ra arte, herri hauetan: Berganzo, Artxua, Fontecha, Armiñon, Gesaltza Añana, Espejo, Berantevilla, Manzanos, Jokano eta Ribabellosa (Añana); Menagarai, Laudio, Okondo, Artziniega eta Amurrio (Aiaraldea); Gazeta (Arabako Lautada); Bastida (Arabako Errioxa); Izarra eta Ibarra (Gorbeialdea); Lagran, Orbiso eta Bernedo (Mendialdea); eta Armentia (Gasteiz).

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Programa jaitsi ezazu

Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]