logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiaren programa bati esker mendekotasuna duten adinekoen talde batek oporraldi batez gozatu ahal izango du


Ampliar

12 kideko taldeak, erizainak, zaintzaileak eta boluntarioak lagun dituela, oporraldia hasi du, Las Cuatro Torres elkarteak antolatuta

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 9a. Mendekotasuna duten guztira 12 adinekok, erizainak, zaintzaileak eta Las Cuatro Torres elkarteko boluntarioak lagun dituztela, astebeteko oporraldia hasi dute gaur, Islan (Kantabria).

Elkarte horrek, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bidez, Arabako Foru Aldundiarekin izenpetuta duen programa bat dugu, lurraldeko adineko pertsonen gizarte sustapeneko jarduerak garatzen laguntzekoa. Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatua bidaian parte hartu dutenekin izan da gaur goizean, Gasteiztik irteteko presatze lanetan.

Programa horri esker, mendekotasuna duten adinekoek aukera izango dute erabateko, kalitatezko eta berme osoko oporraldiaz gozatzeko. Horrela, familiek mendeko senide bat zaintzeak dakarren ohiko betebeharretatik arnasaldi bat hartzeko aukera izango dute.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]