logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gorbeiako parke naturalak 25 urte ospatuko ditu datorren larunbatean, jai handi batekin


Ampliar

Natura ibilbide gidatuak, Gerra Zibil garaiko lubakiak ikusteko bisita Txintxularran, ardi latxen artilea lantzeko familientzako lantegiak, basoan umeak jolasteko gunea eta pintxo-pote herrikoia dira, besteak beste, Sarriko parketxean larunbatean, hilak 14, antolatu diren jarduerak

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 9a. Badira 25 urte Gorbeia parke natural adierazi zela, eta Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin batera, ospakizun handia egin nahi izan du. Hori dela eta, herritarrak gonbidatzen ditu urteurrena ospatzeko Sarriko parketxean larunbatean, hilak 14, antolatu den jai handian egingo diren jardueretan parte hartzera.

Basoek, larreek, txilardiek, padurek, hezeguneek, ibaiek, leizeek eta harkaitzek osatzen dute Araba eta Bizkaiaren artean dagoen parke natural ospetsu hau. Euskal Autonomia Erkidegoko gune natural babesturik handiena da, 20.000 hektarea baino gehiago baititu. Bere tontor enblematikoa, lurralde eta belaunaldi arteko lotura dena, Euskal Herriko mendien erreferente handi bat da, baina bere magaletan ere biodibertsitate nabarmena dago, bai eta elkarrekin bizi eta bere balio naturalak babesten jakin duten jarduerak ere, hala nola abeltzaintza, larratzea eta nekazaritza.

Kolektibo guzti horiek ere izango dute bere ordezkaritza datorren larunbatean. Horrela, ardi latxen artilea lantzen ikasteko lantegi bat egingo da eta ‘Gorbeiako Artzaintza Iragana, orainaldia eta milaka urteko lanbideko etorkizuna’ dokumentalaren aurrerakina estreinatuko da, Gorbeiako artzainak bertan izango direla, bertaratzen direnei euren jardueraren berri emateko prest.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]