logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabak hiru enplegu anezka izango ditu udazkenean, Gasteizen (2) eta Laudion

“Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatu Cristina Gonzalez, arloko zuzendari Belen Gonzalezekin eta Santa Maria la Real Fundazioko anezken programaren zuzendari Alvaro Retortillorekin batera”
Ampliar

“Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatu Cristina Gonzalez, arloko zuzendari Belen Gonzalezekin eta Santa Maria la Real Fundazioko anezken programaren zuzendari Alvaro Retortillorekin batera”

Langabezian dauden 60 laguni lana bilatzen lagunduko diete. Izena emateko epea urriaren 9a arte egongo da irekita.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abuztuaren 5a.- Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak hiru enplegu anezka abian jarriko dituzte datorren urriaren bukaeran, Gasteizen (2) eta Laudion, langabetuei baliabide eraginkor bat eskaintzeko, lan bat aurkitzeko aukera hobetze aldera. Izena emateko epea urriaren 9a arte egongo da irekita.

Modu horretan, bi erakundeek berriz ere editatuko dute elkarren arteko lankidetza, programa honek aurreko hiru edizioetan lorturiko emaitzen ondoren. Lana aktiboki bilatzeko talde hauetan 200 arabarrek baino gehiagok parte hartu dute, 2016tik, eta haietatik ia % 60k besteren konturako lanpostu bat aurkitu dute, euren negozioa martxan jarri dute edo profesionaltasun ziurtagiriak egin dituzte lan praktika eta guzti.

Foru aldundiak 114.600 euroko ekarpena egingo dio hiru enplegu anezkak garatzeari, eta Santa Maria la Real Fundazioak haiek antolatzearen eta gauzatzearen ardura izango du.

Audioa jaitsi ezazu

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua]