logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Amarika aretoak Arte eta Lanbide Eskolako ikasleen argazki eta bideo lanen erakusketa egingo du


Ampliar

Konstelazioak bihar irekiko da jendearentzat azaroaren 17 arte. Egileek harremanei eta sentimenduei buruz hausnartu dute.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 4a.- Amarika aretoan Konstelazioak talde erakusketa egingo da bihartik, osteguna, azaroaren 17ra. Lan horrek Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako ikasle izan ziren hemengo bertako sei sortzaileren argazki eta bideo lanak biltzen ditu. Sortzaileek giza harremanei, sentimenduei eta bizitzari buruz hausnartzen dute, irudi, ikus-entzunezko eta testuen bidez.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak eta Piko Zulueta Arte eta Lanbide Eskolako irakasle eta erakusketaren komisarioak gaur aurkeztu dute erakusketa, eta azpimarratu dute zer nolako sentsibilitatea eta sormena darien molde intimista daukaten eta “hunkigarriak” diren lanei. Aurkezpenean egileak izan dira: Isabel González Ortiz de Urbina, Oihana Garitano Korkostegi, Carlos Mouré, Aritz E. Murua, Zuriñe López de Sabando eta Luis Salgado.

“Konstelazioak erakusketa sortu da Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako Irudi Sailaren laguntzarekin, eta zintzo betetzen ditu gure xede estrategikoak: ateratzen hari diren hemengo sortzaileei laguntza ematea, toki bat ematea eta haiek ikusaraztea” azaldu du Ana del Val-ek.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu