logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak 280.000 eurorekin lagunduko ditu gizarte zerbitzuen arloan Araban lanean diharduten 37 erakunde

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 4a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) Administrazio Kontseiluak, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak, gizarte zerbitzuen arloan lanean diharduten 37 elkarte eta fundaziori laguntzak ematea onetsi du.

Irabazteko xederik gabeko erakunde horiek, 2019ko dirulaguntza deialdiaren harira, ia 280.000 euro jasoko dituzte guztira. Haien mantentze eta langile gastuak finantzatzen lagunduko die Arabako Foru Aldundiak diru horrekin. Deialdi horren bidez, Arabako Foru Aldundiak argi uzten du bat egiten duela Arabako Lurralde Historikoan, gizarte zerbitzuen arloan, arabarren bizi kalitatea hobetzen diharduen elkarte sarearekin eta erakunde horietan parte hartzen duten herritarrekin.

Laguntza horiek elkarte, fundazio eta irabazteko xederik gabeko entitateentzat dira, hain zuzen ere, landa inguruneetako adinduen, dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeen eta haien familien gizarte sustapenerako programak eta jarduerak gauzatzen dituztenentzat.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]