logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak gonbita egin die herritarrei ONCEren argazki erakusketa ikustera joateko, zeinak ezintasunak gainditzeko adibideak erakusten baititu

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 3a. Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatua ONCEren ‘Denentzako mundua, ezintasunak gainditzen’ XVIII. argazki erakusketaren inaugurazioan izan da gaur. Argazki bilduma irailaren 26ra arte bisitatu ahalko da Vital Fundazioaren erakusketaguneko Araba Aretoan (Posta kalea 13-15). 57 herrialdetako argazkilariek ateratako berrogeita hamar argazkik osatzen dute erakusketa.

Herritarrak erakusketa bisitatzera gonbidatu eta gero, Emilio Solak nabarmendu du era honetako proiektuek ezintasuna duten pertsonak gizarteratzen laguntzen dutela. “ONCEko bazkideentzako eta ezgaitasunen bat duten pertsonentzako parte hartzeko eta adierazpen artistikorako tresna izateaz gain, erakusketa honek gogorarazten digu argazkilaritza gizartean eragin nabarmena duen bitartekoa dela oraindik ere, istorioak, kontzeptuak, ideiak azaltzeko modua baita, eta me

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Gizarte Politiken Saileko foru diputatua]