logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Boliviara 20.000 euro bidaltzea onetsi du Larrialdietarako Arabako Funtsak, Amazonaseko suteek kaltetutako herriei laguntzeko


Ampliar

Hainbat gauza erosteko aukera emango du horrek, salbamendu-materiala, arropak, garbiketa- eta higiene-materiala, eta 2.000 familiarengana iritsiko da laguntza

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko irailaren 3a. Larrialdietarako Arabako Funtseko 20.000 euro bideratuko dituzte Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Amazonaseko suteek eragindako Boliviako hamar herritako 2.000 familia ingururi laguntzera. Abuztuaren 1etik 24ra bitartean, horrelako 4.000 ezbehar zenbatu zituen Europako Espazio Agentziak, eragindako eremuan.

Brasilgo Amazonaseko zonari ez ezik, ondoko herrialdeei ere eragin diete suteek, hala nola Boliviari. Nazioarteko laguntza eskatu du bertako gobernuak berriki, zenbait departamentutan bizi den larrialdi-egoerari aurre egiteko. Esaterako, Santa Cruz departamentuan, non suteak areagotzea ekarri baitu lehorteak, batez ere baso lehor chiquitanoan.

Oraingoz, Bolivian milioi bat hektarea erre direla uste da, eta kalte pertsonal ugari eragin dituela —600 zauritu inguru—, baita galera material ugari ere —laboreak eta larreak, etxebizitzak eta tresnak, ur-hoditeria—. Horrez gain, ganadu-buru ugari hil dira, faunan eta floran eragindako hondamendiaz gain.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]