logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

MagialdiArabak Arabako hamabost herritara eramango du ilusioa igandetik aurrera

Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, Ana del Val, Vital Fundazioko zuzendari nagusiarekin, Axier Urrestirekin, eta MagialdiArabako zuzendariarekin, Jose Angel Suarezekin, MagialdiArabaren aurkezpenean
Ampliar

Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, Ana del Val, Vital Fundazioko zuzendari nagusiarekin, Axier Urrestirekin, eta MagialdiArabako zuzendariarekin, Jose Angel Suarezekin, MagialdiArabaren aurkezpenean

Berritasun gisa, adinekoentzako magia lantegiak antolatuko dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abuztuaren 30a.- MagialdiArabak, irailaren 1etik 15era, Arabako 15 herritara eramango ditu ilusioa eta magia. Lantegiak, animazioa eta mago profesionalen ikuskizunak antolatuko dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Programak, zeina irailaren 16an Gasteizen abiatuko den XXXI Magialdiaren atarikoa baita, adinekoentzako lantegiak jasotzen ditu berritasun gisa.

MagialdiAraba irailaren lehenengo hamabostaldian egingo da Arabako 15 herritan, eta askotariko egitaraua du: haurrentzako magia lantegiak, helduentzako magia lantegiak, kalean magia eginez sortutako animazioa eta mago profesionalen emanaldiak. Hodei magoak eta Tor magoak beren ilusionismo ikuskizunak eskainiko dituzte edizio honetan.

Programa datorren igandean, irailak 1, hasiko da Markizen, eta hurrengo egunetan zehar, geldialdiak egingo ditu Arabako beste hainbat herritan: Ribabellosa, Aramaio, Kuartango, Ondategi, Legutio, Pobes, Arroiabe, Langraiz Oka, Berantevilla, Laudio, Dulantzi, Argantzon, Lagran eta Murgia.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua]