logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Angostoko Azokak abeltzaintza azoka sendotuko du tokiko produktuen eskaintza zabala osatzeko


Ampliar

Azoka berreskuratu zenetik 28 urte igaro dira eta, aurten ere, nekazarien, abeltzainen eta artisauen eguneroko lana hurbilduko zaie herritarrei

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abuztuaren 29a. Gutxi falta da Angostoko Santutegiaren ingurua jai giroan jendez gainezka egoteko. Igande honetan izango da aurtengo Angostoko Azoka, hain zuzen, hogeita zortzigarrena, hainbeste urtean ahaztuta egon ondoren berreskuratu zenetik. Eta antolatu ere, beste urte askoan osasuntsu irauteko asmoarekin antolatu da. Duela mende bat Villanañeko landetan 10.000 lagun bildu zituen azoka honen xedea da herritarrei ezagutzera ematea Añanako Kuadrillan eta inguruetan kontsumorako produktuak landatzen, hazten eta egiten dituzten nekazarien, abeltzainen eta artisauen lana, landa ingurunea osasuntsu gordetzen eta garatzen lagunduz.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu