logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Antzinako Musikaren Asteak artista eta talde ospetsuen 8 kontzertu eskainiko ditu


Ampliar

Irailaren 1a eta 10a bitartean izango dira Gasteizen, Maeztun, Kuartangon eta Baranbion. Aipatzekoa da Jordi Savall egongo dela, antzinako musikaren munduko musikaririk onenetako bat, eta lan hau eskainiko du: Oriente-occidente. Diálogo de las almas.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abuztuaren 27a. Arabako Antzinako Musikaren Astearen XXXVII. edizioak hemengo bertako, nazioko eta nazioarteko artisten eta taldeen 8 kontzertu eskainiko ditu aurten, zeinek XVII. eta XVIII. mendeetako konposizio eta musika tresnak erakutsiko baitituzte, proposamen klasiko eta berritzaileen bidez. Programa irailaren 1a eta 10a bitartean gauzatuko da Gasteizko, Maeztuko, Zuhatzu Kuartangoko eta Baranbioko eskenatokietan.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak azaldu du ezen jaialdiaren hogeita hamazazpigarren edizioak “barietatea eta kalitatea” eskaintzen dituela, eta horretarako kartel bat taxutu duela, modu orekatuan konbinatzen dituena kontzertu klasikoak eta musika eta antzerkia uztartzen dituen proposamen “berritzaileagoak”. Del Val-ek nabarmendu du Jordi Savall egongo dela –antzinako musikaren munduko artistarik onenetako bat–, eta kontzertuek Barrokoko emakume konpositore nagusien lanak berreskuratuko dituztela.

“Jordi Savall ekartzea lortu dugu, zeina munduko artista onenetariko bat baita, eta hori lortu dugu Lizarrako Antzinako Musikaren Astearekin eta Logroñoko Antzinako Musikaren Astearekin izandako elkarlan eta koordinazioari esker. Kartelak, gainera, Barrokoko emakume konpositore onenen lanak oinarri eginiko kontzertuak jasotzen ditu; baita XVIII. mendeko euskal konpositore nagusiak eta euskal marinel Antonio Gaztañeta protagonista duen bidaia musikal bat ere” erantsi du.

Audioa jaitsi ezazu

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Egitaraua jaitsi ezazu