logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru garraiobideetako bidaiari kopurua % 6,4 handitu da urtarriletik ekainera bitartean


Ampliar

557.000 pertsona baino gehiagok erabili dute zerbitzu publiko hau 2019ko lehen seihilekoan. Durangorako oraingo joan-etorriak % 21 baino gehiago dira.

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 23a. Errepide bidezko hiri arteko foru garraio linea berrietako bidaiarien kopurua % 6,4 handitu da, batez beste, 2019ko lehenengo seihilekoan zehar, iazko denboraldi berdinarekin alderatuta. 557.000 pertsonak baino gehiagok erabili du zerbitzu hori urtarrila eta ekaina bitartean, eta, hala, azken hiru ekitaldietan egondako igoerari eutsi zaio.

Gasteiz eta Durango lotzen dituen linea berria joan den urtarrilean hasi zen martxan, eta nabarmentzekoa da eskaria % 21 handitu dela.

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Sailak urtero 2,5 milioi euro inguru inbertitzen ditu Araba Erdialdeko, Arabako Errioxako, Aiaraldeko eta Miranda/Gasteiz/Durango kontzesioetako lineak diruz laguntzeko. Inbertsio horren xedea da arabarren mugikortasun beharrizanei erantzutea, kohesio soziala bermatzea eta zerbitzu publiko erakargarri bat eskaintzea, norberaren ibilgailu pribatuaren ordezko aukera egiazkoa izan dadin.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu