logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako hogeiren bat ikastetxek ikasleei zerga hezkuntzari buruzko prestakuntza emango diete foru ogasunaren eskutik, datorren ikasturtean


Ampliar

Aldundiak iruzurraren aurkako kontzientziazioa sustatu nahi du, eta hezkuntza modulu bat eskainiko du adibide didaktikoak oinarri, balioko dutenak ulertzeko zertarako balio duten zergek eta nolako garrantzia duten. Hauexek dira DBHko 4. mailatik aurrerako ikasleentzako moduluaren proposamenetako batzuk: online jokoak eta quiz erako erronkak hurbileko adibide eta guzti, talde lantegiak eta ekonomia simulagailuak.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abuztuaren 23a. Arabako hogeiren bat ikastetxek bat egin dute Arabako foru ogasunak zerga hezkuntzari buruz datorren ikasturterako martxan jarritako ekimenarekin. Ekimen honen xedea da herritarrak gazte-gaztetatik kontzientziaraztea iruzurraren aurka egin behar dela eta gazteei prestakuntza ematea zergen funtzionamenduaz eta haien garrantziaz.

Horretarako, DBHko 4. mailatik aurrerako ikasleei (15 urte baino gehiago) zuzenduriko hezkuntza modulu bat eskaini du. Hona hemen moduluaren proposamenetako batzuk: online jokoak eta quiz erako erronkak hurbileko adibide eta guzti, talde lantegiak, bana-banako jarduerak eta ekonomia simulagailu errazak.

Lortu nahi dena da gazteek uler dezatela zein garrantzitsua den zergak ordaintzea eta zer nolako lotura duten haiek erabiltzen dituzten zerbitzu publikoekin, hala nola gizarte etxeak, igerilekuak, ospitaleak edo ikastetxeak. Aldundiaren ekimen honen helburua funtsean da prestakuntza ematea etorkizuneko zergapekoei, ikastetxeen laguntzarekin.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu