logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak mugatu egingo du ibilgailuen zirkulazioa Gorbeiako pista eta bideetan oreinen marrualdiak dirauen artean


Ampliar

Irailaren 2tik urriaren 6ra arte ezingo da motordun ibilgailurik sartu Gorbeiako natura parkera marrualdia izango den guneetan. Guztia ere, oreinak barreia ez daitezen ugaltze garaian.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abuztuaren 19an. Arabako Foru Aldundiak mugatu egingo du ibilgailuen zirkulazioa, irailaren 2tik aurrera, Gorbeiako natura parkeko marrualdi eremuko bide eta pistetan, hain zuzen ere, parkearen Arabako aldean, hau da, Zuiako eta Zigoitiko udalerrietan.

Neurri honen bidez, eragotziko da oreinak barreiatzea ugaltze garaian dauden bitartean, eta hautespen naturalaren lagungarri izango da, kanpoko perturbazioak minimizatuz. Halaber, aurreko urteetan marrualdian motor ibilgailuen zirkulazioa murrizturik , hobetu egin da espeziea, eta gutxitu egin dira kalteak eremu horretan.

Salbu eta zur, egur, larre, luberri edo sasien aprobetxamenduekin edo zientzia ikerketekin zerikusia duten kasu baimenduetan, galarazita egongo da motordun ibilgailuen zirkulazioa. Marrualdian zirkulazioa mugaturik izango duten pista eta bideak behar bezala seinalatuko dira. Era berean, zaldiz eta mendi bizikletaz egiteko ibilbideetarako ere parkeko arduradunen baimena beharko da.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]