logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak 39 arabar langaberen kontratazio mugagabea sustatu du

“Anezkak enplegu gehiago eta hobea sortzeko estrategiaren ardatzetako bat dira”
Ampliar

“Anezkak enplegu gehiago eta hobea sortzeko estrategiaren ardatzetako bat dira”

Lan egonkortasuna hobetzeko helburua duen programa baten bidez

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abuztuaren 30a. Arabako Foru Aldundiak 39 arabar langaberen kontratazio mugagabea sustatu du 2019ko lehen seihilekoan, enpleguaren kalitatea eta egonkortasuna hobetzera bideratutako dirulaguntza programa baten bidez. Industria, zerbitzuak eta eraikuntza dira kontratazio berri gehienek sortarazi dituzten arloak.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak azaldu du langabezia eta lan baldintzak direla “arabarren ardurarik handiena, eta enplegua sortu eta bere kalitatea hobetzea sustatzen duten politikak indartu behar ditugula. Egonkortasuna da kalitate horren funtsezko faktoreetako bat eta horregatik garatzen dugu programa hori, kontratazio mugagabea pitzarazteko”.

Deialdi hori 2017an jarri zen abian eta kontratazio mugagabe bakoitzeko 5000 eurorekin laguntzen ditu enpresa txiki eta ertainak, profesional autonomoak eta irabazteko xederik gabeko entitateak. Dirulaguntza, berriz, 6000 eurokoa da emakumea kontratatzen bada, zeren eta langabezia tasa handixeagoa baita kolektibo horretan.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren, eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua]