logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

1.400 lan baino gehiago aurkeztu dira 2019ko literatura sarietara


Ampliar

Iazko ekitaldian baino askoz gehiago dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko abuztuaren 19a. - Guztira 1.403 lan lehiatuko dira Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailaren 2019ko literatura sarietan, hiru kategoriatan: poesia, saiakera eta ipuinak. Iazko ekitaldian baino askoz lan gehiago dira horiek, 627 lan aurkeztu baitziren orduan.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua “pozik” agertu da literatura sariketa horiek harrera bikaina izan dutelako, eta adierazi du hainbeste lan aurkeztu izanak erakusten duela literatura sorkuntza “oso bizirik” dagoela. Del Valek jakinarazi du epaimahaikideek udazkenean ebatziko dutela sariketa eta orduan emango dutela irabazleen izenen berri.

Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketak XLVIII. ekitaldia du aurtengoa, eta aurten ere lehiaketa horretara aurkeztu da lanik gehien, hain zuzen 989, iaz halako bi, ia-ia. Epaimahaiak gaztelaniazko 962 ipuin eta euskarazko 27 aztertu eta balioetsi beharko ditu.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu