logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Beatriz Artolazabal sailburuak eta Josean Galera Ingurumeneko foru-diputatuak 20 europar gazterekin partekatu dituzte iturriaren zaharberritzea eta Villamardonesko eremuaren kaleetako egokitzapena

Enplegu eta Gizarte Politika Saileko sailburua eta Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua, Auzolandegian, boluntariotza lan-eremuan
Ampliar

Enplegu eta Gizarte Politika Saileko sailburua eta Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua, Auzolandegian, boluntariotza lan-eremuan

Auzolandegiak, abuztuaren 1etik 15era, ingurumeneko esperientzia, ingelesa oinarrizko hizkuntza dela

12 neska eta 7 mutil: estatutik, Frantziatik Errusiatik, Serbiatik eta Kazajistanetik etorritakoak

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 2a. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Josean Galera Arabako Ingurumeneko foru-diputatuak, gaur goizean, hogei gazte protagonista dituen esperientzia partekatu dute; hartan, iturri bat zaharberritzen eta Villamardones (Gaubeako parkean 900 metroko garaieran dago) eremuko kaleak egokitzen ari dira.

Gaubeako haranean (Araba), abuztuaren 1etik 15era, arkeologiako eta ondare historikoa berreskuratzeko auzolandegia izango da, eta helburua izango da iturria berreskuratzea eta Villamardones eremua egokitzea, Gaubeako parke naturalaren ibilbidean sartzeko.

Boluntariotza-lan horretan diharduen gazte-taldeak 18 eta 26 urte bitartean ditu, eta beren monitoreek irakasten dizkiete lan egiteko teknikak eta haiek arduratzen dira inguruneaz goza dezaten, zenbait kultura-, aisia- eta kirol-jardueraren bidez.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua]