logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak Arabako saltokiei lagunduko die lehiakorragoak izaten eta belaunaldi txandaketa errazten

“Cristina González diputatua Laudioko denda batera joango da visitan”
Ampliar

“Cristina González diputatua Laudioko denda batera joango da visitan”

‘Alerta goiztiarra’ eta ‘Txandaketa’ programen aldi berria. 30 saltoki baino gehiago baliatu ziren tresna horietaz 2018an.

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 1. Arabako Foru Aldundiak jarraipena emango die aurten ‘Alerta goiztiarra’ eta ‘Txandaketa’ programei, gure lurraldeko saltegi txikien kudeaketa modernizatzeko, haien lehiakortasuna hobetzeko, eta haien belaunaldi txandaketa errazteko asmotan. Guztira 31 saltokik parte hartu zuten 2018an Merkataritza Ganberarekiko zuzeneko lankidetzaz garatzen diren programa hauetan.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak duela hiru urte jarri zituen martxan tresna horiek, enplegua sortzean eta Arabako herri eta hirien egituraketa sozialean gako den sektorea berreskuratzen laguntzeko. Arabako Merkataritza Ganberak du haiek gauzatzeko ardura, eta harrera ona izan du merkatarien aldetik.

“Bertoko saltokiei prestigioa eman eta haiek ikusarazten ditugu ‘Pentsatu pluralean. Erosi singularrean’ eta ‘Auzoko saltokiak’ kanpainen bidez, eta tresnak eskaintzen dizkiegu beren lehiakortasuna hobetzeko, ‘Alerta goiztiarra’ eta ‘Txandaketa’ programak direla medio Arabak merkataritza sendoa eta bizia behar du, turismo erakargarria ere izango dena, eta lanean ari gara hori lortzeko, sektorearekin koordinaturik”, esan du Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu