logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek eta Gorka Urtaranek ziurtatu dute hau “Gasteizko eta Arabako etorkizunerako funtsezko proiektuak egiteko” legegintzaldia izango dela


Ampliar

Arabako diputatu nagusiak eta Gasteizko alkateak euren lehenengo bilera instituzionala izan dute M26 izan zenetik, eta aurrera egin dute plan batzuetan, hala nola auditorioa, mugikortasun laborategia, Salburuko tranbia eta Mendizorrotza hobetzea

DIPUTATU NAGUSIAREN ETA ALKATEAREN BILERA
Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 31. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak euren lehenengo bilera instituzionala izan dute gaur goizean maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeak izan zirenetik. Lehen bilera horren emaitza izan da berrestea proiektu komunetan duten konpromisoa, besteak beste Auditorioa, Mobility Lab Berrikuntza Zentroa, Salburuko tranbia eta Mendizorrotzako hobekuntza. Beraz, gobernu ekintza da adostasunean eta akordioan oinarrituta, besteak beste, mugikortasun jasangarria eta aktiboa, Auditorioaren proiektua bultzatzea eta Mendizorrotza handitzea izan dira diputatu nagusiak eta alkateak izandako bilerako gaiak.

Bi agintarik ziurtatu dute hau “Gasteizko eta Arabako etorkizunerako funtsezko proiektuak egiteko” legegintzaldia izango dela eta bileratik ateratzean argi utzi dute “errealitate izango direla eta lurraldea puntan-puntan jarriko dutela hiri mugikortasunaren eta jardunbide egoki jasangarrien mailan”.

Arabako Foru Aldundiaren jauregian izan da bilera eta berriro utzi dute garbi bi erakundeak bat datozela. Horrela, Gorka Urtaranek eta Ramiro Gonzalezek azpimarratu dute garrantzitsua dela estrategia partekatuaren eredu horri jarraitzea. “Aldundiaren zein udalaren jarrera hirirako eta lurralde osorako estrategikoak eta oinarrizkoak diren proiektuen aurrean komuna, partekatua eta proaktiboa da; arabarrek benetan baloratzen duten politika egiteko modu bat eta hiria eta lurraldea aurrera egiten laguntzen duena. Kasu honetan, aldundiak ere dena emango du Gasteizen alde, funtsezkoa baita lurralde kohesioa lortzeko, eta laguntza emango du Gasteiz super hiria izan dadin”, esan du diputatu nagusiak.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [Diputatu Nagusia]