logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

MagialdiAraba hazi egin da, eta Arabako hamabost herritara eramango du ilusioa


Ampliar

Irailaren 1etik 15era bitartean egingo da. Berritasun gisa, adinduentzako magia tailerrak antolatuko dira.

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko uztailaren 29a.- MagialdiAraba hazi egin da bosgarren edizio honetan, eta, irailaren 1etik 15era, Arabako 15 herritara eramango ditu ilusioa eta magia. Tailerrak, animazioa eta mago profesionalen ikuskizunak antolatuko dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Berritasun gisa, adinduei zuzendutako magia tailerrak egingo dira aurten.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Axier Urresti Vital Fundazioko zuzendari nagusiak eta José Angel Suárez MagialdiArabako zuzendariak gaur aurkeztu dituzte, prentsaurrekoan, programa ibiltari horren egutegia eta jarduerak, irailaren 16an Gasteizen abiatuko den XXXI Magialdiaren atariko gisa.

Ana del Valek nabarmendu duenez, “Magialdia urtetik urtera haziz joan da erreferentzia bihurtu arte, eta gauza bera esan dezakegu MagialdiArabari buruz: 2015ean sortu zen, eta orduan 6 herritan antolatu zen; hurrengo urteetan zehar, hazi eta 11 herritara zabaldu zen; orain, bosgarren edizio honetan, beste bultzada bat eman diogu, eta 15 herritara eramango ditugu ilusioa eta magia.”

Prentsa Oharra jaitsi ezazu